Fernando González (Arima)
Fernando González chefa da proiektu honen atzean dagoen pertsona.
Asko izan dira bere influentziak eta hala jarraitzen du izaten; baina, ohikoa den bezala, familian bilatu behar da bere lehen erreferente nagusia. Haiek erakutsi zioten zer den lanbide hau: diziplina eta hobetzeko irrika, egunez egun aurreratzen joateko. Horregatik, bikaintasuna bilatzea da bere eguneroko jarduera eusten duen oinarrietako bat.
Bestalde, Fernandok, bere sukaldaritza ikasketak, munduko hainbat lekutatik sakabanatutako jatetxe desberdinetan egindako lanarekin osatzeko aukera izan du. Horri esker, beste kultura batzuetan erabilitako teknikak, euskal sukaldaritza tradizionalarekiko duen grinarekin batu ahal izan ditu, sustraiak dituen, baina eragin kosmopolitez beteriko sukaldaritza bat lortuz.
Horren guztiaren ondorioz, Fernandok oso proposamen intuitiboa aurkezten du, hausnarketaren eta ezagutzaren emaitza dena; baina sentitzen duenaz, bere jakintzaz, eraginetaz eta gustuez elikatzen dena. Eta, nola ez, bere ilusioaz, enpatiaz, profesionaltasunaz eta xehetasun bakoitza zaintzeko prestutasunaz, gure bazkaltiarrei esperientzia gastronomiko paregabea eta kalitatezkoa eskaintzeko helburuarekin.