Gutaz (Espiritua + Lurra)
La Revelia jatetxean ingurunetik abiatzen gara egiten duguna egiteko: sormendun sukaldaritza, autorearena, jasangarria eta sukaldaritza tradizionalaren muinean oinarritua. Helburu hori lortzeko, “ohikoa modu desberdinean sukaldatzea” da gure hornitzaileek, gehienak gertuko ustiategietakoak, hornitutako kalitate goreneko lehengaiak lantzeko jarraitzen dugun araua. Erabilitako produktuaren sasoitasunak asko baldintzatzen duen sukaldaritza da, jakia egoera onenean gozatu eta, horrela, bere ezaugarri guztiak balioetsi ahal izateko.
Karta edo dastatzeko menuaren bitartez, La Revelia bisitatzea plater bakoitzean lilura aurkitzea da, merkatuaren arabera aldatzen eta eguneratzen diren errezetek amaierarik gabe errepikatzera gonbidatzen dutelarik. Karta finkoak ez ditugu gustuko eta sasoiari dagokion produktu berrien agerpena, eskaintza aldatzeko, argudio gehiagorekin osatzeko eta zapore indartuagoekin betetzeko pizgarria da.
Gure espirituarekin bat, jatetxea baso baten bihotzean kokatzen da, “Azkarraga” izeneko antzinako baserri batean, Amorebietako Aldana auzoan, Euskal Herrian. Aurri-egoerako eraikina izanik eta diseinuari eta materialei dagokienez nolabaiteko askatasuna egonik, “birgaikuntza” proiektuak arkitektura oso zaindua, gaur egunekoa eta minimalista duen eraikuntza baten forma hartu zuen, bere ingurunean integratzen dena.